XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAYONA-TIK

Espainiako gerla eta eskualdunak

Aitzineko irakurgaietan erakutsia dugu, karlista-fachistek eskual-maitatzaile edo JEL-zaleei (Jainkoa eta Lege-zahar zaleei) agertu dieten gorroto izigarri ta herra ondo-gabea.

Eta, JEL-zaleok? ze errepostu eman dakote gorroto horri ?

Holako gerla baten, etsaiari agertu litzaiokeen maitasun eta ontasunik aundienaz...

Karlista-fachistek, Iruñan eta Gazteizen (Pampelunen eta Vitorian), JEL-zaleei kalterik izigarrienak egiten zazkoten egun bereetan (igesko agorrilean), JEL-zaleek egin ala guziak egiten ari ziren, Donostia-n, karlista-fachisten aldeko jendea, eta militarrek berak ere, gorrien eskuetatik askazen eta libratzen.

JEL-zaleek ukan duten etsairik aundiena, Donostia-ko Victor Pradera jauna (G. B.) zen, noski: iragan 30 urteetan, bere egitekorik nagusiena, JEL zaleen laidostutzea, chekatzea, azpiratzea ta suntsitzea zen: aren lagun karlistek,.

martillo pilon del nacionalimo (JEL-zaleen austeko mailu aundia) deitzen zuten Pradera, hainbertzerainokoa baitzen hunek JEL-zaleei zakoten herra ta etsaigoa; karlistek berek, atera zuten Pradera deputatu, bein baino geiagotan, eta Madril-eko parlamenduratzean, aren egitekorik gogozkoena, JEL-zaleen eta hoien alderdiaren kontra, neon direnak erraiten ari izatea zen.

Hoik guziok hola direlarik, gerlaren astean, Pradera, Donostia-n zen; gorriak, militarrek egin eriotze ta tzarkeri aunitz sufrituta gero, nagusitu zirenean, asi ziren, berak ere, militar eta aien lagunei, eriotze ta kalte aundiak egiten.

Pradera ere irrisku aundian arkitzen baitzen, joan zen JEL-zaleen ganat, !berak beti ainbertze herra ta gorroto agertu zienenganat, gorde-toki eske !

JEL-zaleek, bizkitartean, eraman zuten beren etche batetarat, eta han iduki zuten, maiteki, adiskiderik onena bailitzan bezela.

Gero ere, etche hartatik bear baino leenago atera zelako, erori zen gorrien eskuetan ta galdu zuen bizia.

Hor dugu, argi ta garbi, JEL-zaleen ontasun eta biotz-aunditasunaaren froga eder bat.

Hor dugu JEL-zaleen ontasuna eta biotz aunditasuna erakusten duen eitate bat.

Eta Pradera jaunaz egin zutena bera egin zuten (eta egiten dute egun ere) JEL-zaleek, gerla huntan, beren etsairik aundienetariko aunitzez.

Baina irakurgai haur lerzeegi ez egiteko, ez dizuet kondatuko bertze eitate tchalogarri bat baizik.

Donostia-n Loiola izeneko soldadu etchea errenditu zenean, hango buruzagi Carrasco deituari ta hunen aitzindari lagunei, itza eman zitzaien, etziotela kastigurik (punitzerik) emanen, Consejo de Guerra delakoak yuyatu gabe.

Itz hori kunplitzeagatik, eraman zituzten deputatu-jauregirat, ura baitzen tokirik seguruena.

Bainan langile gorriak, asarre ta amurruz baitziren, agertu ziren deputatu jauregi aitzinean, eta beren fusil ta bertze armak altchaturik, eskatu zuten garrazki, bidea libre utzi zitaietela, barnean sartu eta Carrasco buruzagia ta hunen lagunak iltzeko.

Deputatu-jauregian etzen bear bezain indarrik, langilleak menderatzeko; eta estura hartan, atera zen fite Irujo jauna (JEL-zale aipatua), ta langille guzien aitzinean jarririk, erran zien, etzezatela egin gogo zutenik, bertzela bere gorputz ilaren gainetik pasatu bearko zutela.

Langileak legundu ziren putchka bat, Irujo jaunaren zuhurtazun eta kuraia ikusi zutenean, eta erretiratu ziren, egun hartan deus makurrik egin gabe.

Hor dugu bertze egitate goragarri bat, JEL-zaleek, etsairik purrukatuendako ere, agertzen duen biotz aunditasunaren froga bat.

OIZ-MENDI